XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde batetik, bekatu larritzat egintza (edo baita pentsamentu ere) asko hartzen zen.

Eta hori zehatz-mehatz aitorleari esan beharra zegoen.

Lotsaz eta beldurrez bekatu horietako bat isiltzen bazenuen, beste bekatu izugarri bat zeneukan zurekin lehengoen gainetik: bekatua lotsaz aitortu eza.

Seigarrengo eta zazpigarrengo aginduetako arazoak ziren gehienbat lotsagarri izan ohi zirenak.

Eta gaizki eginiko aitortzak berritu beharra, aitorlekuan dena esan beharra!... alde horretatik sortu ohi ziren jendartean barru-barruko larria eta tortura.

Hori pasatakoan bai poza, bai lasaitasuna!

Aitortzak (orduko aitortzak eramateko era zorrotzegiak) eman ohi zizkien lanak bai misiolariei, eta bai batez ere, jende gehienari.

Horregatik misioaren azkenaldiko egunak bai zirela benetan neketsuak misiolarientzat!

Eguneko hitzaldiez gainetik, orduak eta orduak egin beharko zituen aitorlekuko zokoan, beren aitortza egin behar zutenak banan banan hartuz.

Askotan galdera pilo bat egin beharko zuen bekatariari bere lana arintzeko.

Jendea ere etorri egiten zen eta erreskadan jarrita luzaro egon ohi zen bakoitzaren txandaren zain.

Eta misiolariak denekin gozo eta eramanpen haundikoa izan behar.

Bere lanik neketsuena aitortzalekukoa zela, ezin ukatu.

Zorionekoak aitorle gozo eta ulerkorra aurkitzen zuten bekatariak.

Nik ere behar izan ditut.

Gehienak ziren horrelakoak, baita batzuk Jesus Onaren antz-antza hartzerainokoak ere.

Beste batzuk, ordea, oso gogor eta estu hartzen zintuzten.

Beraz, Jainkoaren aginduak, bekatuen banaketak eta zertzeladak, eta aitortzaren betekizunak (...)